XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zein sari dago hori egitearren? galdetu zuen Enekok.

- Goxokume bat.

- Goxokume bat?

Eneko aho zabalik geratu zen.

-Bai errepikatu zuen Amaiak.

- Goxokume bat.

Enekok bere ingurura begiratu zuen eta laster konturatu zen taldeko neska guztiek ondo baino hobeto zekitela zer zen hura.

Goxokumeetan edo dena delakoetan oso adituak ziren, antza, neska haiek guztiak.

- Ez nekien hemendik goxokumerik zegoenik esan zuen Loreak.

Hortaz, piztia arraro batzuk izango ziren.

Panden antzekoak edo horrelako zerbait beharbada?